National Book Award edo Liburuaren Sari Nazionala Ameriketako Estatu Batuetan ematen diren literatura sari garrantzitsuenetako bat da. 1950ean hasi zen eta ordutik aurreko urtean idazle estatubatuarrek argitara emandako literatur lanak saritzen ditu zenbait kategoriatan: fikzioa, ez-fikzioa, poesia eta haur literatura.
Gainera, atzerriko hizkuntza batean idatzitako eta ingelesera itzulitako literatur lanak ere saritzen ditu.
1960tik 1980ra bitartean gaur egun kontuan hartzen ez diren beste hainbat kategoria saritu ziren, besteak beste, Zientzia, Filosofia eta Erlijioa, Historia eta Biografia, Arteak eta Letrak...
Horiez gain, beste bi sari ematen dira. Batetik, Medal of Distinguished Contribution to American Letters dominaren bidez idazleen ibilbide osoa ere saritzen da, eta bestetik, Literarian Award for Outstanding Service delakoa literaturaren kultura zabaltzen lagundu dutenei zuzendua.